Pauso bat besterik ez. Horixe behar du Realak Sevillako Kopako finalean egoteko. Horren jakitun, Madrilgo kaleetan esperantza giroa arnasten da, nahiz eta erronka ez den batere erraza: izarrez betetako Real Madrili bi goleko aldea ateratzea markagailuan. Joaneko partidan donostiarrek 0-1 galdu arren, markagailua iraultzeko esperantza ez dute galdu zale txuri-urdinek. 600 zale inguruk bidaiatu dute Espainiako hiriburura taldea hauspotzera.
Eguzkia joaten ari den neurrian, Madrilgo giroa bizitzen ari da, zale txuri-urdinen kantuez lagunduta. Santiago Bernabeu inguruan bat egin dute zaleek, zenbait taberna kolore txuri-urdinez betez. Donostiako bi zalerekin bat egin du NAIZek. Itxaropentsu daude biak ere: “Hemen baldin bagaude zerbaitengatik izango da. Esperantza pixka bat badugu”, adierazi du batek. Besteak, berriz, nabarmendu du 0-2ko emaitzarekin joan daitekeela Reala Donostiara. Hori bai, penaltiak ez ditu nahi, Imanolek prentsaurrekoan adierazi bezala, joan den denboraldian Mallorcaren aurkakoa gogoan.
Madrilen ikasten duen Zarauztar bat ere marea txuri-urdinean zegoen, Madrilgo kamiseta zeraman Cadizeko lagun batekin batera. Hauek ez dira etorri partida ikustera, baizik-eta giroaz gozatzera.
Agirretxe eta Elustondo zaleen artean
Realeko kamiseta eta bufanda artean, Realeko bi jokalari ohi zeuden: Imanol Agirretxe eta Gorka Elustondo. Aspalditik jokatzen ez duten arren, bihotzean daramatzate kolore txuri-urdinak. Ondotxo dakite zer den Bernabeu bezalako zelai batean jokatzea. Lagun talde berean zeuden usurbildarra eta beasaindarra. Gaur beste aldetik ikusiko dute partida. Lasai sumatzen zitzaien festa giroan.
Eguzkia joaten ari den neurrian, Madrilgo giroa bizitzen ari da, zale txuri-urdinen kantuez lagunduta.

Un árbol único, que solo existe en siete pueblos navarros, está en plena floración

Más de 130 académicos vascos firman un manifiesto contra la reindustrialización armamentística

Aranceles de Trump para islas deshabitadas, bases militares y territorios con la ikurriña

La Ertzaintza entra en el gaztetxe Etxarri de Errekalde y los jóvenes abandonan el local
